Gizarte honetako erronka eta gure baloreekin bat egiteko paisai eraikitze eta hirigintza konzeptuak eraldatzen ditugu : eremu biziagoak, bioainiztasunaz betetakoak, lotura soziala eta ongi izatea ahalbideratuz.
Bizitzan oinarritutako ikusmolde orokorra, eremuak ekosistema emankor, eta egokigarrietara eraldatuz
Aberedi eta landarediaren elkarrekintza, landareen artekoa, gizakiekikoa…bizitzak sistema konplexuak sortzen ditu, ikusten gustatzen zaizkigunak eta inspiratzen gaituztenak !
Ekosisteman dagoen elementu bakotxak bere baliogarritasuna dauka, helburua da gure gizaki beharrak konplexitate honetan ongi elkartzea naturarekin bat beregiteko eta eremu, sistema emankor, bertutetsu eta egokigarrien sortzeko.
Ikerketak, zerbitzuak, aholku edo estrategia orokorrak ohituren aldatzeko eta ingurumenarekiko eragin positibo baten eragiteko….hertsapen estetiko eta sozialak errespetatuz.
Ihesaldi berdeak ez du bakarrik lan egiten, gizakietaz eta konpetentzia osagarri eta parte hartzaileetaz osaturiko ekosistema baten barru dago.